XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oso adiskide onak gara.

ADISKIDEAK: Asko ditut.

Tira, benetako adiskideak hiru baino ez ditut izan.

Lehenengoa Manolo.

Betidanik ezagutzen dugu elkar biok ikastetxe berera joan garelako.

Berbontzi hutsa zen eta txisteak kontatzen ibiltzen zen.

Horrelakoa zela diot iaz beste ikastetxe batera joan zelako; orain ez dugu elkar ikusi ere egiten.

Tamalgarria da, inoiz ezagutu dudan pertsonarik alaiena baita.

Eta bere familia beste horrenbeste!

Artistak dira eta beren etxean dena da anabasa.

Amak ez luke jasango.

Noizean behin elkartzen gara, baina orain ez da lehengo gauza bera.

Alaia ezezik oso bihotz onekoa ere bazen, eta bada orain ere, berarengan batere kezkarik gabe konfiantza osoa jar daitekeen horietakoa.

Bigarrena Paulo da, mutil jatorra, baina neurotiko samarra: beti pentsatzen du ez duela ezertarako balio eta kaka bat besterik ez dela, eta hori guztia da ikastea zail gertatzen zaiolako.

Ni adorea ematen ahalegintzen naiz, baina batzuetan nire onetik ateratzen nau eta pikutara bidaltzen dut.

Gure ondoan bizi da eta lanbide heziketako ikasketak egingo ditu.

Hortaz, aurten ez dugu hainbeste ikusiko.

Eta hirugarrena Ferran da.

Oso jatorra eta kirolzalea.

Oso sinesbera da.

Edozer sinetsiko dizu.

Pentsalari handia da.